XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskuaraz leenbiziko liburua ote da hau Baztanen?.

Polizia-nobela bezala bai, leena da, eta irakurleak ikusiko duen bezala, interes haundienarekin segitzen zaio asmakizunaren korapilloari.

Eskuara ere herrikoa erabiltzen du eta erreza Baztandar izkiriazaileak.

Horko bereko izkuntzan geiena, ez oso osoan hala ere, zenbait aldiz ezpaitzaio jarraikitzen egilea aktiboen eta pasiboen bereizkuntzari (gizonek - gizonak), Baztanen bezala.

Beste aldetik ere erran behar da, Baztanen usatzen dela, asko tokitan bezela, hitzen akabaillan, a - e vocal-en aldakuntza, i - u vocal-en ondotik doazilarik.

Bidasotar ez direnek ere, uste dugu aise irakurriko dutela nobela pollit hau, den oiturarik ttipiena irakurtzeko baldin badute.

Tokiko zenbeit hitz ez-ezagunen argitzeko eratxeki dion iztegiñoa, laguntza handitakoa izan ditake.

Polizia-nobelaz kanpo, leenago ere agertu izan dira Baztandarren euskal liburuak; eta ospe haundiko Axular hura kontatu gabe (Urdazubi bere sortherria Baztango barrutia -ren barrenean baitago eta Axularren ama ere Azpilkueta-koa zen).